ALBISTEAK

zoragarri gure txikiak kzl eta benjaminen testaren 2. jardunaldian

Albistea - 2019-01-26

Asteburuan ordiziako majori kiroldegian benjaminen kirol zehaztasun ligako 2. Jardunaldia ospatu zen.

48 igerilari urdinek hartu zuten parte eta izugarri hobetzen ari direla ikusgai gelditu zen.

Txikienak (2009-2010) 50 edo 100bizkar frogetan hartu zuten parte ta handiagoak 100 edo 200 bizkar eta 50 bular frogetan.

Bizkarreko frogak konplexuak izaten dira,  distantzia kontrolatzeaz gain, paretan biraketa emateko neurria ere jakin beharra daukatelako, baina lanketa bikaina eginda burutu zuten txapelketa. Teknikoki oso txukun egin zituzten froga indibidualak eta erreleboetan sekulako giroa sortu zuten denen artean.

Denborei dagokionez, denboraldi amaieran gipuzkoako igerilari osoa deritzon txapelketa dute, baina bertan parte hartu ahal izateko gutxieneko denborak behar dituzte hainbat frogetan, eta zorionez, asteburuan, beste hainbeste gehitu dituzte euren zerrendara.

Bidea zuzen eraikitzen ari direla ziur gaude.

Zorionak!