ALBISTEAK

Igeriketa egokituko elkargoen arteko txapelketa

Albistea - 2019-04-01

Asteburu honetan, martxoak 30 eta 31, madrilgo M86 igerilekuan, igeriketa egokituko espainiako elkargoen arteko txapelketa ospatu da. Ordizia Igeriketa taldeko kidea den MARKEL IGLESIAS izan dugu bertan Euskadiko selekzioarekin. 

5 frogetan hartu du parte (50-100-200-400 libre eta 100 bizkar). Lan bikaina burutu du froga guztietan marka pertsonalak eginez. Ez da lehendabiziko aldia honelalo txapelketa batean hartzen duela parte, beraz, pixkanaka esperientzia ere irabaziz doa.

Zorionak!