ALBISTEAK

Kzl 4 eta Alebin Liga 6

Albistea - 2019-04-08

Pasa den larunbatean, taldeko gazteak donostiako Bidebieta kiroldegian lehiatzen zuten. Pistina berria eta aurkari ezezagunekin.

Bertan benjamin mailako 52 igerilarik hartu zuten parte. Txikitxoenak 25/50 tximeletan lan txukuna eginez eta handiagoak 400/200L eta 100X frogak burutuz. Azken hauek distantzi luzeko frogetan lan bikaina egin zuten txukuntasuna eta erritmoen kontrola nabaria zelarik. Txapelketa izugarria.

Bigarren txandan, taldeko 22 alebinek lehiatu zuten. Hauek jardunaldi konplikatuagoa zuten aurretik, 800L eta 200M frogak beste hainbesteren artean. Gureak ez ziren txikitu aurkari berrien aurka, kontrako guztia baizik. Egindako lanean sinestu eta sekulako markak lortu zituzten. Horien artean gipuzkoako txapelketarako 4 giltz minima berri eta EH txapelketarako 6 (Naiak 2, Aitor, Sara, Maren eta Nerea).


Zorionak ekipo!!!