LEHIAKETAK

Prentsaurrekoa eta kartel aurkezpena

2019-12-22

Datorren abenduaren 29an  goi mailako igerilariak batuko dira Ordizian. 

Parte-hartzaileen artean, hain zuzen, beste hainbaten artean, bertakoak: Euskal Herriko Selekzioa eta lurraldeko talde gehientsuenak, hala nola, Nafarroako Anaitasuna eta Amaya, Arabako Judizmendi, Bizkaiko Getxo eta Gipuzkoako Bidasoa XXI eta Tolosaldea. 

Aipatzekoa den datu garrantzitsua: Espainiako Absolutu mailako 8 txapeldunek hartuko dute parte. 

Aipatzekoa ere, Sant Andreu Espainiar Estatuko igeriketa talde garrantzitsuenak hartuko duela parte. Baita CN Gredos San Diegok ere, gaztetxoen mailan Estatuko talde indartsuena. Ordizia Igeriketak nabarmendu du ere CN Barcelonaren eta Mediterrani-ren parte-hartzea eta CN Nados Castellon taldearen estreinaldia lehiaketan. 


Atzerritarren artean 9 herrialdetako igerilariak hartuko ditu lehiaketak: Hungaria, Serbia, Italia, Japon, Errumania, Frantzia, Andorra, Venezuela eta Nikaragua.

Atzerriko igerilarien maila duela bi urtekoa edo are hobea izango da, eta Estatuko igerilarien maila nabarmen igo da, hein batean, txapeldunen presentziagatik, horietako batzuk txapelketan estreinatzen baitira.

Horien artean, Evelin Verrazsto hungariarraren izena nabarmendu genezake. Bera Europako txapelduna da eta 4 olinpiadatan hartu du parte. Aurreko edizioan hainbat garaikur lortu dituzten Caba? ?Siladji txapelduna gizonezkoen artean (Europako txapelketan domina ere) edota  Lidon Muñoz emakumezko garailea, eta baita bigarren postuak lotutakoak ere: Simone Geni gizonezkoetan eta Jessica Vall emakumezkoen artean. 

Bertaratuko dira, beste hainbaten artean, Italiatik Francesca Fangio, Europako 4. postua eta Italiako errekorra izan duena, edota Japonetik Yasunari Hirai, ur zabaletan distantzia luzeetan aditua. Nabarmentzekoak ere Natalia Foffi eta Sara Morotti Italiarrak, kristian Lakatos Serbiarra, Karla Abarca Nicaraguarra, Ernesto Crox Acuña eta Cristian Quintero Olimpiar venezuelarrak eta Espainiar Estatuko, Adrian Curbelo, Sergio Ortega, Paloma de Bordons, Carles Coll, Alba Gillamon, eta Maider Redin Donostiarra.

Lau modalitatetan lehiatuko dira parte-hartzaileak, 50 eta 100 metrokoan tximeletan, bizkar, bular eta estilo librean eta 100 eta 200 metrokoan. Atal bakoitzean gizonezkoak eta emakumezkoak lehiatuko dira. Igeriketa egokituak bere lekua izango du aurten ere Gabonetako txapelketan. Bertan izango dira Iñigo Llopis, Nahia Zudaire, Richard Oribe, iker Aizpuru eta Ordizia Igeriketa Taldeko Markel Iglesias

300 igerilari inguruk hartuko dute parte. Aurten ere, eta urtero bezala, bakarkako gizonezko zein emakumezko sailkapen bat egongo da, `FINA taula` erabiliz lortutako puntuazioaren araberakoa. Sailkapen orokorrean finaletako emaitzak bakarrik hartuko dira kontuan. Lehen hiru sailkatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren garaikurra jasoko dute. Horrez gain, lehen sailkatuak 1.500 euroko saria jasoko du, bigarrenak 1.000 euroko saria eta hirugarrenak 500 eurokoa. Euskal Herriko igerilarien artean puntuaziorik altuena lortzen duen igerilariak 300 euroko saria jasoko du.


Ezbairik gabe, Ordizia y Goierri, igeriketaren erreferente dira. Igeriketaz eta mundu mailako igerilari onenez gozatzeko aukera izango dugu. Gonbita luzatua dago. 

Mila esker.