LEHIAKETAK

ERREKOR ZAPARRADA ETA GARAIPENAK LIDON MUÑOZ ETA CABA SILADJIRENTZAT

2019-12-29

Muñoz eta Sildaji garaile, bigarrenez, Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan


    ? Lehen euskalduna, berriz, Ainhoa Martin lasartearra izan da.

    ? Maila altuko lehia ikusi ahal izan da beste behin Ordiziako txapelketaren XXXVII. Edizioa.

Ordizia, 2019ko abenduak 29

Maila altuko lehia espero zen, eta aurreikuspenak bete egin dira: izugarrizko maila erakutsi dute igerilariek Ordizian jokatu den XXXVII. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan. Lidon Muñoz eta Caba Siladji izan dira txapeldunak. Lehen euskalduna, berriz, Ainhoa Martin lasartearra izan da.

11 errekor berri ere ezarri dituzte Gabonetako Nazioarteko Txapelketan. 200 metro estiloan Evelyn Verrazto hungariarrak txapelketako errekor zaharrena hautsi du, 2001koa; Lidon Muñoz kataluniarrak 100 metrokoa estilo librean emakumezkoetan eta Cristian Daniel Quinterok gizonezkoetan; 50 metro bular proban Sara Morotti italiarrak; 100 metroko estiloan Evelyn Verrazto hungariarrak emakumezkoetan eta Simone Geni italiarrak gizonezkoen sailkapenean; 50 metroko proban estilo librean Lidon Muñozek. 100 metro bular proban Jessica Vall kataluniarrak emakumezkoetan eta Caba Siladji serbiarrak gizonezkoetan; 50 metro bizkar proban Paloma de Bordons andaluziarra emakumezkoen sailkapenean eta Mateo Mili gizonezkoetan. 

Beste urte batez argi geratu da zein maila altuan lehiatzen diren nazioarteko igerilari onenak Ordizian, eta gaur ere hala erakutsi dute epaileen puntuek. Goizean jokatu den kanporaketan nabarmendu dira arratsaldeko finalean aurreneko postuetan ibili diren igerilariak. 

Ordizia Igeriketa taldeko ordezkariek aurten ere igerilariek erakutsi duten maila altua nabarmendu dute, eta Ganbonetako Nazioarteko Txapelketak igeriketaren munduan duen garrantzia azpimarratu dute. Beste urte batez nazioarteko igerilaririk onenek parte hartu dute, eta horrek argi adierazten du Ordiziako probak duen inportantzia. Aurten ere ikuskizun paregabea eskaini dute. Majori kiroldegiko eserlekuak jendez gainezka egon dira egun osoan zehar, nazioarteko igerilari onenak horren lehia estuan ikusteko aukera gutxitan izaten baita.

Sailkapena

Emakumezkoak

    1. Lidon Muñoz (Katalunia).

    2. Jessica Vall (Katalunia.

    3. Paloma de Bordons (Andaluzia).

Gizonezkoak

    1. Caba Siladji (Serbia).

    2. Mateo Mili (Italia).

    3. Simone Geni ( Italia). 

Euskalduna

    1. Ainhoa Martin (Lasarte).


*) Atxikita ere argazki galería: https://labur.eus/pt4vZ