LEHIAKETAK

Goi mailako 300 igerilari inguru prest asteazken honetan, abenduak 29, Ordizian jokatuko den XXXIX. Gabonetako Nazioarteko Txapelketarako

2021-12-27

Asteazken honetan, abenduak 29, jokatuko da XXXIX. Gabonetako Nazioarteko IgeriketaTxapelketa Ordiziako Majori Kiroldegian. Aurten ere, LEN egutegian sartzen dentxapelketa honek (Ligue Européene de Natation) igerilari onenak ekarriko ditu Goierrira. 300 igerilari inguruk hartuko dute parte lehiaketan, etanabarmentzekoa da Espainiako zazpi txapeldunek hartuko dutela parte.

 

Igerilarien segurtasuna bermatzeko, aurten ez da ikuslerik egongo Torneoan. Lehiaketasailkapen probekin hasiko da 10:00etan eta Goierri Telebistan eta haien webgunean jarraitu ahalizango dira. Finala, berriz, 18:30ean izango da eta zuzenean ikusi ahal izangoda EITB4n edo eitb.com-en streaming bidez.


Majorikolehiaketan euskal selekzioko eta Madrilgo federazioko igerilariak, Kataluniakoeta Valentziako hainbat klubetako igerilariak eta Andorrako federazioa izangoditugu.

 

Besteakbeste, Ordizian izango dira Jessica Vall lehen mailako igerilaria, FrancescaFangio eta Anna Pirovano italiarrak, Lidon Muñoz olinpiar jokoetan izandakoa,Maria Ramos eta Simona Kubova txekiarra. Gizonezkoetan, Hugo Gonzalez de Oliveira,Europako Txapelketan hiru domina irabazi dituena, Oscar Pascual, Nacho Camposeta Mateo Milli italiarra izango dira Ordizian. Antolatzaileek azaldu dutenez,aurten Estatuko igerilarien maila azken urteetako  altuena izango da,Espainiako zazpi txapeldun bertan izango baitira. Hala ere, osasun-egoera delaeta, nazioarteko parte-hartzaile gutxiago izango ditugu. Segurtasun-neurriguztiak betetzen direla bermatuko dugu, parte-hartzaileen, taldeen etaantolatzaileen osasuna zaintzeko.

 

50 eta100 metroko probetan lau modalitatetan lehiatuko dira partehartzaileak,zehazki, tximeleta, bizkar, bular eta estilo librean. Horrez gain, lau estiloakuztartuko dituzte 100 eta 200 metroko probetan. Atal bakoitzean gizonezkoak etaemakumezkoak lehiatuko dira. Igeriketa egokituak ere bere lekua izango duaurtengo Gabonetako txapelketan. Atal honetan parte hartuko dutenen artean daude Richard Oribe, eta Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis Paraolinpiadetan lehiatu berriak. 

 

EuskalHerriko igeriketa txapelketa garrantzitsuena

 

Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuena da Gabonetako Nazioarteko Txapelketa, eta Espainiar estatuko garrantzitsuenetakoa. 1983tik jokatzen da,eta dagoeneko 5.000 igerilaritik gora izan dira bertan parte hartu dutenak,horietako asko olinpikoak izatera ere iritsi direnak.

Kirolari askorentzat hitzordu hau urteko garrantzitsuenetakoa da, eta aurten 300 igerilari inguruk hartuko dute parte.

 

Urtero lez, bakarkako gizonezko zein emakumezko sailkapen bat egongo da, FINA taula erabiliz lortutakopuntuazioaren araberakoa. Sailkapen orokorrean finaletako emaitzak bakarrikhartuko dira kontuan. Lehen hiru sailkatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren garaikurra jasoko dute. Horrez gain, lehen sailkatuak 1.500 euroko saria jasokodu, bigarrenak 1.000 euroko saria eta, hirugarrenak, 500 eurokoa. EuskalHerriko igerilarien artean puntuaziorik altuena lortzen duen igerilariak 300euroko saria jasoko du.