Bost errekorberri ere ezarri dituzte Gabonetako Nazioarteko Txapelketan. 200 metroestilotan Hugo Gonzalez de Oliveirak hautsi du errekorra, 50 metro bizkar probanSimona Kubovak, 100 metro bular proban, berriz, Francesca Fanjio italiarrakhautsi du errekorra eta 50 metro bularren Maria Ramos-ek. Nayara Pineda igerilariak estatu mailakomarka minimoaren errekorra ezarri du 13 urtetan.
Beste urtebatez argi geratu da zein maila altuan lehiatzen diren estatu mailako zeinnazioarteko igerilari onenak Ordizian, eta gaur ere hala erakutsi dute epaileenpuntuek. Goizean jokatu den kanporaketan nabarmendu dira arratsaldeko finaleanaurreneko postuetan ibili diren igerilariak.
OrdiziaIgeriketa taldeko ordezkariek aurten ere igerilariek erakutsi duten maila altuanabarmendu dute, eta Ganbonetako Nazioarteko Txapelketak igeriketaren munduanduen garrantzia azpimarratu dute. Erronka handia izan da maila honetakotxapelketa bat antolatzea pandemia garaian, baina, beste urte batez estatumailako igerilaririk onenek parte hartu dute eta nazioarteko maila gorenekohainbat igerilari ere izan ditugu Ordizian, eta horrek argi adierazten duOrdiziako probak duen garrantzia. Aurten ere ikuskizun paregabea eskaini duteguztiek. Ea hurrengo edizioan normalean harmailak betetzen dituen publikoa ereizaten dugun gure artean. Osasun egoeraren eraginez, publikorik gabe egin datxapelketa eta goizeko sailkapen probak zuzenean Goierri Telebistan etagitb.eus-en jarraitu ahal izan dituzte zaleek, eta final handia arratsaldeanEITB4n eta eitb.eus-en eman da.
Sailkapena
Emakumezkoak
1. 2. 3. Gizonezkoak
1. 2. 3. Euskalduna