ALBISTEAK

KIROL ZEHAZTASUN LIGA 4 ETA ALEBIN 6

Albistea - 2022-03-28


MARTXOAK 26, ORDIZIA (KZL 4 eta AL 6)

Pasa den larunbatean, taldeko benjamin zein alebinek Ordiziako majori Kiroldegian lehiatzea tokatzen zitzaiten.

Bertan, txikitxoenak 25 eta 50 metro tximeleta froga egin zuten igeri. Bi distantzietan oso ondo moldatu ziren eta txukuntasun handiz egiteko gai izan ziren.

Aldiz, benjamin mailako handienek, 200/400L eta 100X frogak burutu zituzten. Ia distantzi zein frogetan burutu beharrekoak zailtasun maila handitzen doazela nabaritu zuten, baina, egindako lanari esker, txukuntasun handiz amaitu zituzten marka bikainak lortuz.

Alebinak ordea, 100/200 bizkar, 200bular eta 200 tximeleta frogetan aritu ziren. Bular zein bizkar estiloetan ia kontrolatzen dizute eta froga hauetan ia normalen baina gehiago arriskatzeko gai izan ziren emaitzak hobetuz. Aldiz, 200 tximeleta errespetu asko ematen duen froga bat izanik, burua hotz eta gutxienetik gehiagora joan behar den froga dela ohartu eta hórrela burutu zuren gure taldekide den Markel Etxeberriak.

Denek lan bikaina burutu dute eta honek egindako lana bide onetik doala konfirmatzen digu.

Zorionak!!