ALBISTEAK

ORDIZIA IGERIKETAREN JARDUN ONA HERNANIKO TROFEOAN

Albistea - 2026-01-19

Joan den 2026 ko Urtarrilaren 17 an jokatu zen Hernanik Saria, denboraldiko hitz ordu erakargarrietako bat bere formatu ikusgarri eta dinamikoari esker. Serie eta errelebo mixtoen konposizioak lehiari erritmo bizia eta giro aparta eman zizkion, bai igerilarientzat bai ikusleentzat.

Txapelketan Ordizia Igeriketak 19 gizabanakorekin hartu zuen parte, maila ona eta lehia gogoa erakutsiz proba guztietan. Ordiziako taldeak jardun sendoa erakutsi zuen banakako zein taldetako probetan.

Emaitzei dagokienez, hainbat podium lortu zituen klubak: Mikel Merinok hirugarren postua eskuratu zuen 100 libreko proban, eta Lander Sarriegik, berriz, hirugarren postua 100 bizkarrean eta bigarrena 200 estilos tan. Talde-lanean ere emaitza bikaina lortu zuten, 4x50 libre errelebo mistoan bigarren postua eskuratuz.

Oro har, Ordizia Igeriketaren jarduna oso positiboa izan zen, taldeak erakutsitako konpromezuak eta lehiarako jarrerak etorkizunari begira sentsazio onak utziz. Hernaniko Trofeoak motibazio gehigarria eman dio taldeari, eta konfiantzaz beteta ekingo diote hurrengo erronka nagusiari: Neguko Gipuzkoako Txapelketari.


EMAITZAK