ALBISTEAK

GIRO BIKAINA ETA EMAITZA HARRIGARRIAK AZPEITIKO TEKNIFIKAZIO SARIAN

Albistea - 2026-01-26

Atzo, Azpeitian, Teknifikazio Saria jokatu zen, goizeko eta arratsaldeko bi jardunalditanbanatuta. Igeriketa jardunaldi berezia izan zen, batez ere parte-hartzaileen arteko giroonagatik eta bizitako esperientzia politagatik.

Ordizia Igeriketako lau igerilarik, alebin mailakoak hain zuzen, hartu zuten parte txapelketan. Egunederra izan zen haientzat, barreak, laguntasuna eta ilusioa nagusi izan zirelako.Gainera, lortutako emaitzak oso positiboak eta harrigarriak izan ziren.

Taldearen jarrera ezin hobea izan zen egun osoan zehar: elkar animatzen, ikasten etabatez ere ondo pasatzen. Horrelako jardunaldiek indarra ematen diete aurrerajarraitzeko, igeriketaz gozatzen eta kirol polit hau maitatzen jarraitzeko.

Teknifikazio Saria ez da soilik lehiaketa bat izan, baizik eta motibazio iturri batOrdiziako gazteentzat, etorkizunari begira gogotsu eta ilusioz jarraitzeko.


EMAITZAK