ALBISTEAK

AZKEN PORTUN JOKATUKO DA GIPUZKOAKO NEGUKO IGERIKETA TXAPELKETA

Albistea - 2026-01-29

Asteburu honetan, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, Gipuzkoako Neguko IgeriketaTxapelketa jokatuko da Iruneko Azken Portu igerilekuan. Hitzordu garrantzitsuaizango da lurraldeko igerilarientzat, infantil, junior, sub-20 eta absolutu mailetan.

Txapelketa lau jardunalditan banatuko da, goizeko eta arratsaldeko saioekin, biegunetan zehar. Formatu intentsua izango da, eta parte-hartzaileek errendimendumaila altua erakutsi beharko dute probaz proba. 

Ordiziak 22 igerilarirekin hartuko du parte, gogo handiz eta ilusioz, urteko txapelketanagusietako bat delako. Taldeak azken hilabeteetan lan gogorra egin du helburuhonetara iristeko, eta orain, lehiatzea ez ezik, ikastea eta gozatzea izango dira xedenagusiak.

Giro paregabea espero da Azken Portun, Gipuzkoa osoko klubak bilduko baitiraasteburu osoan. Ordiziako igerilarientzat, aukera bikaina izango da maila neurtzeko,marka pertsonalak hobetzeko eta esperientzia pilatzeko.

Txapelketa honen ondoren, hurrengo erronka Euskal Herriko Neguko Txapelketaizango da, Iruñean, non berriro ere Ordiziako taldea protagonista izatea espero den.


SERIEAK