Tolosako Usabaleko igerilekuetan gure igerilarigazteenentzako lehiaketa jardunaldi berri bat ospatu zen atzo, esfortzu,ikasketa eta uretan emaitza desberdinak utzi zituztenak.
Benjaminak egutegiko erronka beldurgarrienetariko bati aurreegiten ari ziren, tximeleta estiloari. Beldurtu beharrean, ausardiaz egin zutenigerilariek igerilekura salto, entrenamenduetan egindako lana erakutsiz.Sentsazioak positiboak izan ziren eta marka onak eta hobekuntza tekniko argiaikusi ahal izan ziren. Gainera, bular-igeriketako erreleboetan taldeakkonfiantza eta laguntasuna erakutsi zuen.
Alebinek, berriz, sentsazio ezberdinekin bizi izan zutenjardunaldia. Emaitza onak eta momentu politak izan zituzten probak egon ziren,baina baita zapore gazi-gozoa utzi zuten beste lasterketa batzuk ere. Edonolaere, kirol hazkunde prozesuaren parte dira horrelako lehiaketak, etaigerilekuko esperientzia bakoitzak ikasten jarraitzeko eta hurrengo erronkeibegira hobetzeko balio du.
Aupa Ordizia eta hurrengorako gogor entrenatzen jarraitu!