Espainiako Igeriketa egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat izango da datorren asteanjokatuko den Espainiako Absolutu Open / Junior P50 Txapelketa. Lehiaketa martxoaren11tik 15era bitartean ospatuko da Sabadell-n, Club Natació Sabadell-eko instalazioetan,estatuko igeriketako eszenatoki garrantzitsuenetako batean.
Txapelketa honetan Ordizia Igeriketako ordezkaria izango da June Zubiri. Lazkao-ko igerilarigazteak 50 metro tximeleta proban hartuko du parte, abiadura handiko eta oso lehiatua dendistantzian. Bertan, bere kalitatea eta uretan duen eraginkortasuna erakusteko aukeraparegabea izango du, estatuko espezialista onenetako batzuen aurka lehiatuz.
Junerentzat aukera bikaina izango da hau, bai kirol mailan hazten jarraitzeko bai mailahandiko txapelketa batean esperientzia pilatzeko. Halako lehiaketek balio handia duteigerilarien garapenean, eta Sabadellen bizi duen esperientziak urrats garrantzitsua izandaiteke bere ibilbide kirolariari begira.
Ordizia Igeriketatik ilusio handiz jarraituko dute bere parte-hartzea, eta klubak zorte onenaopa dio txapelketari begira, egindako lan guztia uretan erakutsi dezan.