ALBISTEAK

EMOZIOA ETA TALDE LANA NAGUSI GIPUZKOAKO KOPAN

Albistea - 2026-03-31

 Tolosa-ko igerilekuakmartxoaren 28an eta 29an hartu zuen Gipuzkoako Koparen edizio berria, goiz etaarratsaldeko lau jardunalditan banatutako lehiaketa bizia eta zirraragarria.

Ordizia Igeriketa taldeak 19 igerilarirekin parte hartuzuen, eta asteburuak emozioz, une ederrez eta talde giro bikainaz beteta egonzen.

Beste behin ere, Gipuzkoako Kopak bere izaera bereziaerakutsi zuen: talde-lana lehenesten duen lehiaketa da, non askotan igerilariekohikoak ez diren probetan lehiatzeko ausardia erakusten duten, taldearenmesedetan. Eskuzabaltasuna eta konpromisoa izan ziren nagusi jardunaldiguztietan.

Emaitzen aldetik, aipatzekoak izan ziren klubeko errekorberriak. Banakako probetan, Nerea Gorjonek lan bikaina egin zuen bizkarestiloko 50, 100 eta 200 metroetan marka berriak ezarriz; eta Lander Sarriegikere maila bikaina eman zuen 200 metro bular proban. Erreleboetan ere bi errekorberri ezarri ziren, alde batetik mutilek 4x50 metro libre proban (Mikel Merino,Lander Sarriegi, Liher Mate, Iker Muruamendiaraz) eta beste aldetik 4x100 metroestilos neskak (Nerea Gorjon, Maddi Zubiri, June Zubiri, Eider Insausti).

Sailkapena kontuan hartzen badugu, aipatzekoa da neskak B mailan, 1.postua lortu zutela eta mutilak A mailan 8.postuan sailkatu zirela.

Azken batean, lehiaketa hau neguko denboraldiari amaieraemateko baliatu du taldeak, eta, aldi berean, igerilarien aurrerapen handiaberresteko balio izan du. Egutegiak aurrera darrai, eta Ordizia jada hurrengohitzorduak ditu begiz jota: Logroñoko Igeriketa Klubaren VII. Trofeoa eta SanPrudentzio Trofeoa. Bi lehiaketa horiek funtsezkoak izango dira denboraldiamaiera bikaina prestatzeko.

Lan onaren eta ilusioaren bidetik, taldeak gogotsu ekingodio datorrenari.


 EMAITZAK