ALBISTEAK

JARDUNALDIA POZGARRIA ORDIZIARENTZAT LOGROÑOTIK BUELTAN

Albistea - 2026-04-14

Pasa den larunbatean taldea Logroñon izan zen lehiatzen, etaegia esan, oso esperientzia aberasgarria eta arrakastatsua izan zenguztientzat. Astean zehar egindako entrenamendu gogorren ondorioz pilatutakonekeak alde batera uztea ez zen erraza, baina igerilariek erakutsi zutenjarrera eta gaitasunarengatik maila oso onean aritu ziren probetan zehar.

Lehiaketa giro bikaina izan zen, eta taldeko kideek elkaranimatu zuten une oro, horrek ere asko lagundu baitzuen emaitza onak lortzen.Igerilariek euren marka pertsonalak hobetzeko aukera izan zuten kasu askotan,eta egindako lanaren fruituak jasotzen hasi ziren.

Emaitzei dagokienez, Izarrek brontzezko domina lortu zuenbular estiloan eta gainera, aipatzekoa da 8x50 metro libre erreleboan lortutakohirugarren postua, talde-lanaren eta koordinazioaren adibide bikaina izan zena.

Pozik egoteko moduko emaitzak, zalantzarik gabe. AupaOrdizia segi horrela!


EMAITZAK