ORDIZIA KIROL ELKARTEAk, igeriketa sailak, maila ezberdinetako entrenatzailea behar du.
Eskakizunak:
-Kirol ikasketak
-Euskara jakitea baloratuko da
-Administrazio lanetan gaitasuna baloratuko da
-Igeriketa taldeekiko harremana baloratuko da
-Berehala hastea baloratuko da.
Baldintzak:
-Jardunaldi osoa
-Baldintza ekonomikoak elkarrizketan jorratuko dira eta hautagaiak egingo dituen lanen arabera izango da.
Funtzioak:
-Epe luzerako planifikazioa, urteko planifikazioa eta asteko planifikazioa.
-Entrenamenduko taldeen antolaketa
-Sekzioko teknikarien antolaketa eta koordinazioa.
-Lan administratiboak
-Lehiaketen antolaketa logistikoa.
Konpetentzia eta trebeziak:
Honako konpetentzia eta trebeziak baloratuko dira:
-Taldean lan egiteko gaitasuna eta proaktiboa izatea.
-Komunikatzaile ona izan. Ezagutzak adierazteko gaitasuna izan, baloreak eta igerilari zein teknikariak motibatzeko gaitasuna.
-Lidergoa, jarrera ona eta gatazkak konpontzeko gaitasuna
-Kudeaketa gaietan habilezia eta autonomikoki lan egiteko gaitasuna.
Interesatuek, komunikazioa@ordiziaigeri.com posta elektronikora bidali behar dute curriculuma