ALBISTEAK

UDABERRI SARIA, MARKAK ETA SENTSAZIOAK NEURTZEKO AUKERA BERRIA

Albistea - 2026-05-07

Asteburu honetan hitzordu garrantzitsua izango du OrdiziaIgeriketa Taldeak Donostiako Paco Yoldi igerilekuan jokatuko den UdaberriSarian. Guztira 22 igerilarik hartuko dute parte txapelketan, denboraldiko unegarrantzitsu batean euren egoera neurtzeko asmoz.

Lehiaketa 50 metroko igerilekuan jokatuko da, etaigerilariek beraiek aukeratu dituzte parte hartuko duten probak. Horrek aukeraemango die bakoitzak gehien interesatzen zaizkion distantzia eta estiloetanlehiatzeko, udako hitzordu nagusiei begira erreferentzia baliagarriakeskuratuz.

Taldearen helburu nagusia marka onak lortzea izango da,entrenamenduetan egindako lana lehiaketan islatu eta hurrengo txapelketetarakoprestaketa puntua zein den ikusteko. Horrez gain, 50 metroko igerilekuanaritzeak balio handia izango du denboraldi amaierako txapelketa garrantzitsuenaurretik erritmo eta sentsazio onak hartzeko.

Ordiziako taldeak ilusioz eta gogoz ekingo dio asteburukolehiari, maila onean aritzeko eta eguneroko lanaren fruituak erakusteko asmoz.


SERIEAK