ALBISTEAK

ASTEBURU POSITIBOA ORDIZIA TALDEARENTZAT

Albistea - 2026-05-12

Asteburu honetan oso jardunaldi positiboa bizi izan du OrdiziaIgeriketa taldeak Donostiako Paco Yoldi kiroldegian izandako Udaberri Sarian.Txapelketako hainbat probatan parte hartu zuten gure kirolariek, eta emaitzekargi erakutsi dute egiten ari den lan ona.

Lehen egunetik bertatik maila handia erakutsi zutenparte-hartzaileek ohituta ez dauden igerileku luzean, hainbat postu nabarmenlortuz eta lasterketa guztietan lehiakortasun handiz arituz. Giro bikaina izanzen talde barruan, eta kirolariek konfiantzaz eta motibazioz egin zioten aurreasteburuari.

Emaitzen artean, marka pertsonal onak nabarmendu behar dira,hainbat pertsona finalera iristea eta baita talde osoaren erregularitatea ere.Horien artean:

- Garazi Arrietak ekipoko errekorra 50 bularren

- Intxixu Marinek espainiako minima 50 bizkarren

- Nerea Gorjonek ekipoko errekorra 50 bizkarren

- Garazi Arrietak ekipoko errekorra 50 tximeletan

- June Zubirik espainiako minima 50 tximeletan

- Iker Muruamendiarazek ekipoko errekorra 50 tximeletan

- Aitor Ormazabalek espainiako minima 50 tximeletan

Gainera, gazteenen jarrera eta inplikazioa azpimarratzekoakizan ziren, etorkizunerako albiste oso baikorrak emanez. Teknikariek ere osobalorazio positiboa egin dute asteburuaren inguruan, bai emaitzengatik baitaldearen batasunagatik eta erakutsitako konpromisoagatik.

Laburbilduz, Udaberri Sariko asteburua oso emankorra izan dataldearentzat: emaitza onak, sentsazio bikainak eta denboraldiari begirakonfiantza handia ematen duten lorpenak eskuratuta.


EMAITZAK