Atzo arratsaldean, Oñatiko Zubikoa igerilekuan txapelketajardunaldi berri bat ospatu zen eta bertan gure bost igerilariek parte hartuzuten. Aurrean zuten erronkaren aurrean beldur eta urduritasun pixka batekiniritsi baziren ere, sentsazio horiek energia eta ur barruko kontzentraziobihurtzen jakin zuten.
Konpromisoa, esfortzua eta ondo egiteko gogo handia erakutsizuten. Bakoitzak bere onena eman zuen bere probetan, metro bakoitza borrokatuzeta entrenamenduetan egindako lana erakutsiz.
Emaitzak ezin hobeak izan ziren. Hainbat igerilarik eurenmarkak hobetu eta denbora murriztu zuten, denboraldi osoan zehar erakutsi dutenesfortzu eta konstantziaren isla. Horietako batzuk, gainera, aspalditik bilazebiltzaten gutxienekoak lortu zituzten, ondo merezitako saria. Zalantzarikgabe, egindako lanaz harro egoteko eta hurrengo erronkei ilusioz aurre egitenjarraitzeko arratsaldea.
Zorionak, neskak! Segi horrela!