Asteburu honetan Ordizia Igeriketa taldea Donostian izan da,Gipuzkoa Open Saria txapelketan parte hartzen. Lehiaketa oso positiboa izan da,batez ere denboraldi honetan igerileku luzean egingo diren azken txapelketetakobat delako.
Gure igerilariek maila bikaina erakutsi dute asteburu osoanzehar, marka pertsonalak hobetuz eta proba bakoitzean gogor lehiatuz. Giroaparta izan dugu talde barruan, eta hori ere emaitzetan islatu da.
Gainera, hainbat igerilarik finaletarako sailkapena lortuzuten, egindako lanaren eta entrenamenduetako ahaleginaren erakusgarri.Finaletan ere oso maila ona eman zuten, esperientzia baliotsua eta motibazioaeskuratuz denboraldiaren azken txanpari begira.
Orokorrean, asteburu oso aberasgarria izan da taldearentzat,bai kirol mailan bai talde giroari dagokionez. Orain, ilusioz eta gogotsujarraituko dugu hurrengo erronkei aurre egiteko.