Asteburu honetan Tolosako Usabal Kiroldegian GipuzkoakoAlebin eta Infantil Udako Txapelketa burutu da. Jardunaldi luze eta zorrotzakizan dira, eta igerilariek konpromisoa, ahalegina eta gainditzeko gogoaerakutsi dute beste behin ere.
Txapelketa guztietan gertatzen den bezala, denetarik egonda: sentsazio oso onak utzi dituzten markak, helburuak beteta, hobekuntzapertsonalak eta poztasun uneak, baina baita ere, gauzak norberak espero bezalaatera ez diren probak.
Hortxe datza, hain zuzen ere, kirolaren zati garrantzitsubat. Emaitza onez gozatzen ikastea eta, aldi berean, hazten jarraitzeko hainondo atera ez dena aztertzen jakitea. Txapelketa honek gauza positibo askouzten dizkigu, talde bezala partekatutako momentu politak eta baita lantzenjarraitu beharko ditugun aspektuak ere.
Kirolari guztiak zoriondu nahi ditugu, asteburu osoan zeharberen onena emateko erakutsi duten jarrera, ahalegin eta gaitasunagatik.Entrenatzen jarraitzea tokatzen da, eguneroko lanean sinesten jarraitzea etahelburu berriak lortzeko borrokan jarraitzea.
Aupa urdinak, zorionak!