ALBISTEAK

GIPUZKOAKO JUNIOR ETA ABSOLUTU MAILAKO TXAPELKETA BERGARAN JOKATUKO DA ASTEBURU HONETAN

Albistea - 2026-06-18

Asteburu honetan, Bergarako Agorrosin igerilekuak izangodira Gipuzkoako Junior eta Absolutuen Igeriketa Txapelketaren eszenatokia. Hirujardunalditan zehar burutuko da eta lurraldeko igerilariak bilduko ditu.

Ordiziako Igeriketa Klubak 16 igerilari izango ditu guztira,astetako prestakuntza eta entrenamenduaren ostean. Lana neurtu eta kirolarienbilakaera egiaztatzeko aukera bikaina izango da txapelketa.

Igerilari ordiziarrak ilusioz eta motibazioz beterik joangodira, euren onena emateko eta marka pertsonalak hobetzeko borrokatzeko prest.Baina emaitzetatik harago, ahalegin guztia lehiaketara eramatea eta kirolmailan zein maila pertsonalean hazten jarraitzea izango da helburua.

Zorte on guztioi Txapelketa honetarako. Txapelketazgozatzera eta besokada bakoitzean onena ematera!


SERIEAK