Asteburu honetan, Bergarako Agorrosin kiroldegian junior etaabsolutuko Gipuzkoako Txapelketa ospatu da eta 25 metroko igerilekukodenboraldiari amaiera oso positiboa eman diote gure igerialriek.
Emaitzei dagokienez, mutilak hirugarren postua lortu zuten,eta neskak aldiz, laugarren postuan amaitu zuten txapelketa. Horrez gain, taldeosoaren lanari esker, klubak hirugarren postua eskuratu zuten sailkapenorokorrean.
Txapelketan zehar domina ugari lortu zituzten gureigerilariek, bai banakako probetan bai erreleboetan. Emaitza horiek taldearenmaila ona eta lehiatzeko duen gaitasuna erakutsi dituzte beste behin ere.
Lortutako emaitzez harago, txapelketa honek argi utzi dudenboraldi osoan zehar egindako lanak bere fruituak ematen ari dela. Egunerokoentrenamenduetan erakutsitako ahalegina, konpromisoa eta jarraikortasuna geroeta nabarmenago islatzen dira marken hobekuntzan eta lehiaketetako emaitzetan.
Gipuzkoako Txapelketa honek agerian utzi du taldea bideonean doala eta denboraldian zehar egindako lanak emaitzetan isla zuzena duela.Orain, azken hitzorduak aurretik ditugula, ilusioz eta motibazioz jarraitukodugu hurrengo erronkei aurre egiten.
Klubetik zorionik beroenak eman nahi dizkiegu igerilariguztiei, baita entrenatzaileei eta familiei ere, denboraldi osoan zeharemandako babes eta lanagatik.