Asteburu honetan, Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuetanJunior eta Absolutu mailetako Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da, egutegiautonomikoko lehiaketa garrantzitsuenetako bat. Txapelketa bi jardunalditanjokatuko da, larunbatean eta igandean, goizeko eta arratsaldeko saioetan.
Ordiziako Igeriketa Klubak 12 igerilari izango ditu bertan,denboraldiko azken hitzordu handi honi ilusioz, anbizioz eta euren onenaemateko gogoz aurre egingo diotenak. Hilabeteetako entrenamendu eta lehiaketenondoren, ikasturtean zehar egindako lan guztia praktikan jartzeko unea iritsida.
Gure kirolari gehienentzat, txapelketa hau denboraldikoazken lehiaketa izango da, beraz, helburua esperientziaz gozatzea, mailagorenean lehiatzea eta ahalik eta markarik onenak bilatzea izango da.
Txapelketaz gozatzera eta dena ematera, aupa urdinak!