Joan den asteburuan gure taldeak denboraldiko azkenhitzordua izan zuen Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan jokatutako EuskalHerriko Txapelketan. Asteburu osoan zehar gure igerilariek maila bikainaerakutsi zuten, denboraldi osoan egindako lanaren emaitzak agerian utziz.
Txapelketak zapore oso ona utzi du taldean. Izan ere, markapertsonal ugari lortu zituzten gure igerilariek, eta horrez gain, hainbatdomina ere eskuratu zituzten, egindako lan eta ahaleginaren sari gisa.
Asteburuko albisterik onenetakoak, ordea, EspainiakoTxapelketarako lortutako bi gutxienekoak izan ziren. Intxixu Marinek 50 metrotximeletako proban bere bigarren gutxienekoa eskuratu zuen; Markel Araujo,berriz, 50 metro bizkar proban sailkatu zen, Espainiako Txapelketan partehartzeko txartela lortuz.
Zorionak igerilari guztiei denboraldi osoan erakutsitakokonpromisoagatik, ahaleginagatik eta lortutako emaitzengatik.