ALBISTEAK

BENJAMINEN 1ºJARDUNALDIA ETA ALEBINEN 2ºJARDUNALDIA TOLOSAN

Albistea - 2026-11-06

Larunbat honetan, azaroaren 7an, arratsaldez, TolosakoUsabal kiroldegiko igerilekua izango da gure igerilarien lehiaketa-jardunaldiberriaren agertokia.

Oraingo honetan, benjaminek (2016, 2017 eta 2018 urteetanjaiotakoek) denboraldiko lehen jardunaldia izango dute. Hitzordu berezia izangoda, eta ziur gaude urduritasuna, ilusioa eta entrenamenduetan egindako lanaerakusteko gogoa ez direla faltako. Askok lehiaketaren emozioa bizitzeko aukeraizango dute berriro, proba bakoitzaz gozatzeko eta uretan konfiantza hartzenhasteko.

Bestalde, alebinek (2014 eta 2015 urteetan jaiotakoek)denboraldiko bigarren jardunaldia izango dute. Lehen jardunaldian lehiaketarenlehen esperientzia bizi ondoren, pixkanaka hobekuntzak nabaritzen hastea esperodugu, segurtasuna irabaztea eta eguneroko entrenamenduetan egindako lanaigerilekuan islatzea.

Arratsaldea ikasten, hobetzen eta, batez ere, igeriketazgozatzen jarraitzeko aukera izango da.

Zorte on guztioi!


SERIEAK BENJAMIN

SERIEAK ALEBIN