ALBISTEAK

NEGUKO LIGAKO 3. JARDUNALDIA AURRETIK!

Albistea - 2026-11-19

Larunbat arratsalde honetan berriro ere uretara itzulikogara, Lazkaoko igerilekuetan, infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariekin.

Esperientziak pilatzen jarraitzeko, eguneroko laneansakontzeko eta entrenamenduetan ikasten ari garen guztia praktikan jartzekobeste aukera bat izango dugu. Proba ezberdinez eta erronka berriez beterikojardunaldia izango da, igerilari bakoitzak hobetzen jarraitzeko, konfiantzahartzeko eta lehiaketan hazten jarraitzeko aukera izan dezan.

Alde batetik, distantzia eta estilo ezberdinak probatuz,etorkizuneko lehiaketak buruan izanda eta taldea datozen erronketarakoprestatzen jarraitzeko asmoz. Eta bestetik, gure burua hobeto ezagutzeko,helburu txikiak gainditzeko eta elkarrekin aurrera egiteko aukera izango delarik.

Igeriketa arratsalde polit batez gozatzeko gogoz, aupaurdinak!


SERIEAK ESKOLARRAK

SERIEAK FEDERATUAK