ALBISTEAK

Muñoz eta Sildaji garaile, bigarrenez, Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan

Albistea - 2019-12-29

  11 errekor berri ere ezarri dituzte Gabonetako Nazioarteko Txapelketan. 200metro estiloan Evelyn Verrazto hungariarrak txapelketako errekor zaharrenahautsi du, 2001koa; Lidon Muñoz kataluniarrak 100 metrokoa estilo librean emakumezkoetaneta Cristian Daniel Quinterok gizonezkoetan; 50 metro bular proban Sara Morottiitaliarrak; 100 metroko estiloan Evelyn Verrazto hungariarrak emakumezkoetaneta Simone Geni italiarrak gizonezkoen sailkapenean; 50 metroko proban estilolibrean Lidon Muñozek. 100 metro bular proban Jessica Vall kataluniarrakemakumezkoetan eta Caba Siladji serbiarrak gizonezkoetan; 50 metro bizkarproban Paloma de Bordons andaluziarra emakumezkoen sailkapenean eta Mateo Miligizonezkoetan.

Beste urte batez argi geratu da zein maila altuan lehiatzen dirennazioarteko igerilari onenak Ordizian, eta gaur ere hala erakutsi dute epaileenpuntuek. Goizean jokatu den kanporaketan nabarmendu dira arratsaldeko finaleanaurreneko postuetan ibili diren igerilariak.

Ordizia Igeriketa taldeko ordezkariek aurten ere igerilariek erakutsi dutenmaila altua nabarmendu dute, eta Ganbonetako Nazioarteko Txapelketakigeriketaren munduan duen garrantzia azpimarratu dute. Beste urte bateznazioarteko igerilaririk onenek parte hartu dute, eta horrek argi adierazten duOrdiziako probak duen inportantzia. Aurten ere ikuskizun paregabea eskainidute. Majori kiroldegiko eserlekuak jendez gainezka egon dira egun osoanzehar, nazioarteko igerilari onenak horren lehia estuan ikusteko aukeragutxitan izaten baita.

Sailkapena

Emakumezkoak

1.      2.      3.      1.      2.      3.      1.      AinhoaMartin (Lasarte).