GIPUZKOAKO TALDEEN KOPA
Asteburuan zehar Irungo Azken Portu Kiroldegian lehiatu dira gureak. Kopa hau bi taldeetan banatua zegoen. A maila eta B maila, ordiziarrak B mailan lehiatu direlarik.
Sekulako txapelketa burutu dute. Denera infantil mailatik gorako 16 Igerilari izan dizugu parte hartzen eta B maila irabazteko aukerak hain ziren handiak, sekulako motibazioarekin egiten ziotela aurre txapelketa honi.
35 marka pertsonal egiteko gai izan dira. Jhon Diaz, junior mailako igerilaria, 100L frogan gipuzkoako txapelketarako gutxienekoa lortu du. 4x50 estilos eta 4x50 libre nesken errelebo absolutoan zituzten markak ere hobetu zituzten. Endika Mate eta Josu Garmendia, neguko Euskal Herriko txapelketan parte hartu ahal izateko gutxienekoa giltza ere egin zuten 400 estilos frotan. Hau horrela izanik, neguko Euskal Herriko infantil txapelketara aurreko biak, Ane Iturrioz eta Aitor Diez izango ditugu taldetik bertan parte hartzen. Aitor Diez-ek udararako Euskal Herriko 2 minima gehitu ditu ia aurretik zituenei. Lan bikaina ere Maddi Arratibel, Ainhoa Alonso, Lander Iturrioz, Maider Llorente, Dorleta Garcia, Inge Razkin, Ixiar Barandiaran, Markel Iglesias, Aimar Agirre eta Urko Gonzalez.
Beraz, sailkapenari dagokionez, B mailan honela gelditu da:
Neskak: bigarren postua
Mutilak: lehendabiziko postua
Bateratua: lehendabiziko postua.
Izugarrizko asteburua ekipo!
Zorionak!!!
https://www.facebook.com/permalink.php?story_fbid=2553319468277820&id=100007993755352