ALBISTEAK

KZL 2 eta Alebin Liga 4

Albistea - 2020-01-19

49 benjamin agertu ziren Tolosako txapelketara. Horien artean txikienak (2011-2010) 50 edo 100 bizkar froga eta handixeagoak 200 edo 100 bizkar eta 50 bular.

Denek oso txukun egin zuten igeri bizkarreko biraketak duen zailtasunarekin. 2009. urtetik gorakoak urte amaieran izango duten igerilari osorako gutxieneko batzuk behar dituzte hainbat frogetan eta pixkanaka taldeko kopuru handi bat denbora horiek egiten hasi da dagoeneko. Beraz, benjaminak lan polita egin zuten.

Taldeko 23 Alebinak, aldiz, 200 lau estiloak eta 100 bizkar frogak burutu zituzten, neskek gainera 4x100 libre erreleboa egin zuten. Lehendabiziko froga aurtengo denboraldi hasieran egin zuten igeri eta ia denek hasieran egindako denbora txikitu egin zuten. 100 bizkar frogan ere lan polita egiten gai direla erakutsi digute denbora esanguratsuak eginez. Aipatzeako Nerea Gorjon froga honetan udarako Euskal Herriko txapelketarako gutxienekoa lortu zuela. Nesken erreleboa ere Euskal Herriko gutxieneko denbora egin zuten.

Hau guztia horrela izanik esan dezakegu Ordiziarrak bide onetik ari direla lanean.

Zorionak ekipo!!!