ALBISTEAK

ALEBIN TEKNIFIKAZIO SARIA

Albistea - 2020-02-03

 TEKNIFIKAZIO SARIA


Atzo, otsailak 2, igandea, Azpeitiko udal kiroldegian ospatu zen Alebin mailako Teknifikazio saria.


Bertara Ordizia Igeriketa taldeko 22 igerilari gerturatu ziren egun osoko lehiaketan parte hartzeko.


Oso txukun ibili ziren Ordiziarrak, marka pertsonal ugari lortuz. Aipatzekoak Sara Imaz eta Oier Makibar 200 bular frogan udarako Euskal Herriko gutxienekoa lortuz eta mutilen 4x100 estilos erreleboan ere txapelketa berdinerako marka eginez (Xiker Etxeberria, Oier Makibar, Daniel Trisca eta Aimar Aramendi).


Zorionak ekipo!