Ordizia Igeriketa taldeko alebin mailako DANIEL TRISCA igerilariak, Espainiako Autonomia Erkidegoen txapelketan hartu du parte asteburu honetan Euskal Selekzioarekin OVIEDOn.
Bi frogetan lehiatzeko izan da hautatua gure taldekidea, 200 eta 400 lau estiloak hain zuzen ere. Larunbat arratsaldean 400 estiloak froga burutu zuen 5.25.96 eginez eta igande goizean 200 estiloetan 2.32.57. Bi distantzi hauetan Daniel-ek berak zituen denborak birrindu eta marka pertsonalak egiteaz gain, maiatzean TARBESen burutuko den txapelketan parte hartzeko gutxienekoak ere egin ditu.
Honetaz gain, 4x200L erreleboko partaide izateko aukera ere eman zioten Oviedon eta nahiz eta bere denbora ofiziala ez izan bigarren postan egin zuelako igeri 2ยด14 egiteko gai izan zen, hau ere, marka pertsonala izanik.
Talentu handiko igerilaria daukagu eta beste behin ere erakutsi digu lan ona burutzeko gai dela.
Zorionak DANIEL!!!