ALBISTEAK

EUSKAL HERRIKO INFANTIL MAILAKO TXAPELKETA

Albistea - 2020-02-23

Asteburu honetan, Irungo Azken Portu kiroldegian ospatu da neguko EH infantilen txapelketa. Ordiziako taldetik 4 partaide izan ditugu bertan (Ane Iturrioz, Josu Garmendia, Endika mate eta Aitor Diez) eta egia esan txapelketa borobila egin dute.


Denera, lauen artean, 12 frogetan hartu dute parte eta horietatik 11 marka pertsonal, udarako EHrako gutxieneko 1 eta brontzezko domina (ane iturrioz 100 estiloak) batekin itzuli dira etxera Ordiziarrak.


Aipatzekoak izan diren emaitzen artean:


- Josu Garmendia: 1´0975 100 tximeleta frogan

- Aitor Diez: 5990 100 krol frogan

- Ane Iturrioz: 1´0926 100 bizkar frogan

- Endika Mate: 2´1495 200 bizkar frogan


Esan behar dugu, Endikak, gutxieneko denbora egin duela gipuzkoako selekzioarekin TARBES-eko txapelketa batean lehiatu ahal izateko.


Neguko denboraldiari amaiera ezin hobea eman diote Ordiziako infantil mailako igerilariak.


ZORIONAK!