21/22 denboraldiari hasiera eman diogu txapelketei dagokionez.
Urriak 23, larunbata.
Alde batetik alebin mailako igerilariak izan genituen Lasarteko Maialen Chorraut kiroldegian lehiatzen. Hauek 200L, 100B eta 50L frogetan lehiatu ziren. Paper txukuna burutu zuten frogak txukun igeri eginez eta nerbioak kontrolatuz.
Bestalde, Ordiziako majori kiroldegian infantil mailatik gorako igerilariak hartu zuten parte. Aurten maila honetan mordoxka bat gara eta talde giro paregabea daukagu. Neguko ligako lehendabiziko txapelketa honetan gaztetxoenen nerbioak eta handienen esperientzia agerian, batak besteei lagunduz lehiaketa bikaina burutu zuten. Sentsazioak berreskuratzen, marka pertsonalak eginez eta lanean jarraitzeko gogoz.
ZORIONAK EKIPO!!